XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina une batez eta bietako batek bakarrik, eta truko batez gainera: elkarren aldamenera orduko, gazte bien artean berriro altxatuko bait da, bion isilaldiak testimoniatzen duen barrera zaila.

Funtsean historio-misterio xit sinplea dugu hau, Orixek ez bait du ez bait zezakeen azterketa psikologiko bat egin.

Hots, nobelaren bat.

Interesatu ere, ez dira gazte bion gorabeherak guk, hemen, berezi eta soil eman ditugunak Orixeri lehen lehenik interesatzen zaizkionak.

Buru-burueneko eginkizuna ohitura batzu kontatzea bait da: gaztainak nola biltzen diren, gizonek arbolak astinduz, andreek lurretik bilduz, eta abar.

Hori guztia maitasun historia batekin konbinatu digu Orixek, esanahi batez hornituz (beste inon baino egokiago kanta honetan, nire ustez).

Horrelaxe ihardun beharrak, esatekoak ez esan eta sujeritzeko arte hura biziki desarroilarazi dio Autoreari (kasu honetan gizonon psikologia tipikoa agertzeko).

Zer huskeria da, bestela, hain garrantzizko bertso hura? .

Lehendik ere bagenekien Mikel maizterra zena, eta Garazi ez zegokeen hori jakin gabe.

Hala ere, Baina horretan deklarazio bat aitortu da: eta diferentzia sozialen problema guztia jarri da, orobat, etsipenez eta protestaz.

Eta erabakia hartzera behartu da, nolabait, Garazi.

Poema guztia holakoz beteta dago.

Horrekin ere bertsolarien bezalako zerbait hura dakarkigu poemak, zaila zer den esaten.

Esaten ez, edo esan-abartzen bakarrik, direnek sujeritzen dutena, alegia.

Edo forma negatiboan esan eta positiboki sujeritzen den guztia.

Gauza oso sinpleak, gehienetan.

Apustu ahari batek Leitza-larreren berri aspaldian ez du, esaten bada, nola mantendu den orduan, eta nondirebait larrea baino hoberik izango zuela pentsarazten zaigu.

Eta pila bat esan zaigu bai ahariaz eta bai haren jabeaz.

Nagusiaren ahaleginak aisa igarriko ditugu, aharia bikaintzeko.

Ahari burruka derrigor irabazteko amorrazioa ikusten dugu, kosta ahala kosta.

Baina esaldi hark, nagusiari baino gehiago, ahariari begiratzen dio.

Eta, pentsuz mantendutako honek ikaragarrizko ahariren bat izan behar duela iruditzen zaigu.

Garaziren liho sortak Mikelek jotzen dituela irakurtzen badugu, ez bien asarrez (IV,60), geure esku gelditzen da, bion poza imajinatzea.